XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezuak espaziora igortzeak beraz, hemendik milaka urtera eta gure ondorengorik badago erantzuna jaso dezaketela pentsatzen ari garela esan nahi du.

Kontaktua egitea hain zaila bada, tripulariz bidaia egitea zer esanik ez.

Irudian, izar urrutietara bidalitako tripulazio batek izan zezakeen giroa.

TRIPULATUTAKO BIDAIEN ARAZOAK

Tripulatutako bidaia egiteko funtsean bi arazo daude.

Bata denbora da eta bestea energia.

Denborari dagokionez, argi dago zailtasuna non dagoen.

Estralurtarrek 1.000 argi-urteko distantzia txikia eginda bisitatu nahiko bagintuzte, beren ibilgailuetan mila urte igaro beharko lituzkete, abiadura hori lortzeko teknologia izanda ere (guretzat gaur egun ezinezkoa da horrelakorik lortzea).

Irtenbidea bidaiaren hasieran hibernatu eta amaieran konjelaziotik irtetea izan daiteke.

Dena 2001, espazioko odisea filmekoak bezalako superordenadore adimendunek kontrolatu beharko lukete.

Argiaren abiaduran joan ahal izanez gero, Erlatibitate Teoriaren arabera denborak jariatzeari utzi egiten dio eta estralurtarrek pozik ikusiko lukete denbora gelditu eta ez direla zahartzen.

1.000 urteko bidaia une batean egingo lukete.

Tripulariak zahartzearen arazoa beraz, badirudi konpon daitekeela.

Edozein seinale edo objektuk lor dezakeen goi-muga den argiaren abiadura gobernatzea litzateke arazoa.

Hala ere, hemen gainditu ezinezko oztopoa sortzen da.

Untzi bat argiaren abiaduraraino azeleratzeko, energia infinitua behar da.

Beraz, bidaia horiek egiteko nahikoa teknologia lorturik bagenu ere, Unibertso osoan bidaia burutzeko nahikoa energiarik ez legoke.